[2008/07/23]

Gaurtik aurrera gure lehen diska eskuragai daukazue deskarga libre moduan, debalde!!

Bildumatxo bat egin dugu diska, azalak, bideo bat eta letrak euskaraz eta erdaraz.

Egin klik hemen behean diska bajatzeko:

nabil - Bere begiei

edo hemen eMuletik bajatzeko:

eMule: nabil - Bere begiei

Diska bajatu, kopiatu, oparitu, etab. egin dezakezue. Formatu fisikoan (CD originala) nahi izan ezkero 'Denda' ataletik pasatu.

Eskerrik asko!

 

[2008/07/03]

Gaur Unai Euskadi Irratiako Aperitifa saioan elkarrizketatu dute, hona hemen entzungai!

Elkarrizketa MP3

[2008/06/18]

Azkenean DEMOSTRACK leihaketan bigarren geratu gara, eskerrik asko SMSa bidali duzuen guztioi!!

Sari bezala Bilboko FNACen joko dugu Ekainaren 20an arratsaldeko 6etan, non dagoen jakiteko klikatu hemen.

[2008/06/11]

Deiak antolatutako "Demostrack" maketa leihaketaren finalera heldu gara!!!!! Azken hamarretan gaude, zuen laguntza eskertuko genuke SMS bat bidaliz, informazio gehiago hurrengo estekan

Bidali DEMOSTRACK (hutsunea) nabil (hutsunea) izen abizenak 7775ra.

http://www.deia.com/es/demostrack/index2.php

Eskerrik asko!!!!

[2008/06/08]

Bueno, bueno... denbora da ezer idazten ez duguna, berriz ere, baina berri onak emateko tartetxo hau hartu dut. Zuzeneko berriak ditugu eta garrantzitsu bezala Bilboko Aste Nagusian joko dugula aurreratzen dizuegu, informazio gehiago 'Kontzertuak' atalean.

[2008/04/08]

Gaur Gara egunkariko Xirika gehigarrirako eginiko elkarrizketa argitaratu dute.

[2008/04/07]

Gaztezuloko azken zenbakian (84) 'Bere begiei' diskaren kritika agertzen da eta jada salmentan dago ohiko lekuetan.

Egin klik hemen ikusteko.

[2008/04/06]

Nabili buruz Hitzan agerturiko artikuluak.

Paperezko edizioa

Uhagon

Talatik Portaleraino

Elkarrizketa

Nontzeberri

Nabil

[2008/04/04]

Kabaua Aretoko kontzertuan PAM taldearekin joko dugu.

[2008/03/12]

Uhagon Kulturguneko kontzertuan UEK taldearekin joko dugu.

[2008/03/08]

Markinako Uhagon Kulturguneko kontzertua hilaren 5era aldatu da.

[2008/03/04]

Tas-Tas Irrati Librean Unai-ri eginiko elkarrizketa eskegi dute webgunean, ez bazenuen entzun hemen duzu eskuragai:

Tas-Tas Elkarrizketa

[2008/02/26]

Webgune berritua dugu!!! Espero dut gustatzea. Beste alde batetik online dendarekin arazoak eduki ditugu eta ezinezkoa izan zaigu martxan jartzea guk nahi izan bezala, hala ere email bitartez (nabilkontaktua@gmail.com) egin dezakezue eskaria, hau 'contrareembolso' bidez bidaliko zaizue etxera 2€ gehituz paketeko.

Laister kontzertuak ere ematen hasiko gara 'Bere Begiei' gure lehen lana aurkezteko asmotan, hau dena kontzertuak atalean argituko dugu.

Barkamenak ere eskatu hainbeste denboran ezer ez idazteagatik, baina lana dela eta ez dela oso lanpetuak egon gara denok.

Eskerrik asko.

[2007/11/20]

Denbora pila bat pasatu da azkenengo berrietatik baina ez gara geldi egon, kamisetak eta txapak egin ditugu eta garrantzitsuena, diska 20 egun barru egongo da salgai!!

Webgune honen bitartez erosi ahal izango dira denak online denda martxan jartzen dugunean, oraingoz prezioak hauek lirateke:

Diska 8€
Kamisetak 10€
Diska + kamiseta = 15€ eta txapa doan

Laister arte!!!!!

[2007/05/16]

Galeria berritu da eta argazki gehiago igo ere.

Nabilen argazkirik badaukazu bidali email honetara: nabilkontaktua@gmail.com

Eskerrik asko!

[2007/05/03]

Lekeitioko 3. Kontzijope Rock jaialdian parte hartuko dugu A.D. (Markina), Hanoi Zinema (Leitza) eta The Incult (Ondarru) taldeekin batera. Maiatzaren 12an.

[2007/04/13]

Lekeitioko Galarrena tabernan joko dugu Apirilaren 27an.

[2007/03/10]

YouTuben dago ETBko Sut&Blai saioko bideoa, helbidea hemen:

www.youtube.com/watch?v=gxA8wdtiwQU

[2007/02/08]

Lau hilabete pasatu dira azkenengo albistetik baina ez gara geldi egon denbora horretan, diska grabatu berria dugu eta dena ondo badoa pare bat hilabete barru kalean izango da.

"Bere begiei" deituko da, bederatzi abesti izango ditu eta hauek dira izenburuak:

01 - Elurra eta Itsasoa
02 - Esaidazu
03 - Instrumentala
04 - Irudiko Neskaren Maldizioa
05 - Parke Hutsak
06 - Udazkenaren Zain
07 - Amets Bat Baino Ez
08 - Bere Begiei
09 - Bukatu Gabeko Abestia

Beste alde batetik, ETBrako elkarrizketatxo bat egin digute, informazio gehiago dugunean abisatuko dugu.

Foroarekin arazoak izan ditugu baina dena konponduta dago jada.

Besterik gabe... hurrengora arte!!

[2006/10/08]

Gure MySpace atala martxan dago, ikusi nahi baduzu joan helbide honetara http://www.myspace.com/nabilspace edo goiko ikonoan klikatu.

[2006/09/18]

Hiru bideo berri igo dira, 'Amets Bat Baino Ez...' (Patxon 2006.07.16), 'Intro' eta 'Bere Begiei' (Gizaburuaga 2006.08.26)

[2006/07/07]

Patxoneko kontzertua atzeratu egin da hurrengo domekararte (2006/07/16), ikusi 'Kontzertuak' atalean, barkatu eragozpenak!

[2006/07/04]

Azken orduko kontzertua gehitu dugu, Patxon Tabernan, Karraspio ondartzan.

[2006/06/15]

'Elurra eta Itsasoa' abestiaren bideoklip txiki bat igo dut, bost minututan egina dago eta Oletako jaietako irudiak ditu. Multimedia atalean aurkitu ahal izango duzue.

[2006/06/14]

Webgunea martxan dago www.nabilweb.com helbidean! Hemen 'Nabil' taldeari buruzko informazio guztia aurkitu ahal izango duzue: berriak, kontzertuak, argazkiak, mp3ak, bideoak, foroa, etab.